Nafarroako Suhiltzaileak Narbarten eta Zugarramurdin ibili dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 1a, 06:58

Suhiltzaileak Arizkunen, sutea itzaltzeko lanean.

Su ematea debekatua egonagatik, suhiltzaileek lanean jardun behar izan zuten larunbatean

Larunbatean 19 sute itzaltzeko lan egin zuten Nafarroako Suhiltzaileek, horietako batzuk eskualdean. Zenbaitetan helikopteroak ere behar izan zituzten. Eskualdeari dagokionez, sute handienak Narbarten, Zugarramurdin eta Arizkunen izan ziren.

Narbarten, erraterako, Oteizoiana parajea kaltetu zuen. 17:25ean jaso zuten deia eta Oronozko suhiltzaileak eta Cordovillakoak aritu ziren lanean. Suak landaketa bati eragin zion. Dena dela, ez zuen Bertiz Natur Parkean sartzerik izan.

Zugarramurdin Arteun ingurua kaltetu zuen. Oronozko suhiltzaileak ez ezik, Sarako boluntarioak ere bertaratu ziren. 17:23an hasi ziren lanean eta bi orduz buru-belarri aritu ziren. Sua itzaltzeko helikopteroa ere behar izan zuten. Asteburuan, Arizkunen, Oronozen, Urrozen... ere suteak izan dituzte.

Erlazionatuak

Sutea Narbarten

Ttipi-Ttapa 2019 api 01 Bertizarana   Narbarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun