Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo nagusitu dira Iruritan eta Lizarran jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 18a, 07:28
Joanes Illarregi kantari eta Xabier Terreros. Bi onenak izan ziren Iruritako saioan.

Honenbertzez osatu dira txapelketako Atarrabian, Etxarri-Aranatzen eta Lesakan jokatuko diren finalaurrekoak

Iruritan eta Lizarran jokatu dituzte Nafarroako Bertsolari txapelketako final-laurdenetako azken bi saioak. Joanes Illarregi leitzarra nagusitu zen larunbatean Iruritan eta Josu Sanjurjo lesakarra larunbatean Lizarran. Honenbertzez, osatu dira finalaurrekoak.

Iruritan Joanes Illarregi nagusi

Iruritan jokatu zen larunbatean 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, herriko Gizarte Bilgunean elkartu diren 200 lagun ingururen aitzinean. Haien aurrean aritu ziren Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra. Zigor Gartzia “Zian”-ke egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu ziren. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Baztango Udalaren laguntza jaso zuen saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ondotik, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien (264,5), eta hortaz, martxoaren 10an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Xabier Terreros (257), Xabat Illarregi (250,5), Xabi Maia (247), Endika Legarra (233) eta Patxi Castillo (230).

 

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Joanes Illarregi Marzol
Xabier Terreros Gartzia
Xabat Illarregi Marzol
Xabi Maia Etxeberria
Endika Legarra Nuin
Patxi Castillo Graziarena

264,5
257
250,5
247
233
230

 

Eta Lizarran Josu Sanjurjo

Lizarran jokatu zen 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena, herriko Gazteriaren Etxea bete duten 130 bertsozaleren aurrean. Haien aurrean aritu dira Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta, Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Diego Riaño. Ander Aranburuk egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Lizarrako Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ondotik, Josu Sanjurjok eskuratu du puntu gehien (263), eta hortaz, martxoaren 10an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Lazkoz (256,5), Sarai Robles (255), Julen Zelaieta (250,5), Diego Riaño (248) eta Amaia Elizagoien (236,5).

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Josu Sanjurjo Altzuri
Eneko Lazkoz Martinez
Sarai Robles Vitas
Julen Zelaieta Iriarte
Diego Riaño Barroso
Amaia Elizagoien Varlea

263
256,5
255
250,5
248
236,5

Horrenbestez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Final-laurden bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo hamahiru bertsolariak gehitu zaizkio. Hauek dira sailkatuak:

 

Tuterako irabazlea

Saats Karasatorre

253,5

Urdazubiko irabazlea

Julio Soto

265

Iruritako irabazlea

Joanes Illarregi

264,5

Lizarrako irabazlea

Josu Sanjurjo

263

     

P.1

Xabier Terreros

257

P.2

Eneko Lazkoz

256,5

P.3

Sarai Robles

255

P.4

Julen Zelaieta

250,5

P.5

Xabat Illarregi

250,5

P.6

Alazne Untxalo

249

P.7

Diego Riaño

248

P.8

Aimar Karrika

247

P.9

Xabi Maia

247

P.10

Iker Gorosterrazu

246

P.11

Saioa Alkaiza

245,5

P.12

Eneko Fernandez

241

P.13

Iban Garro

240,5

P.14

Joana Ziganda

240

  

Finalaurrekoak

Martxoaren 3an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira martxoaren 23an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera. Hauek izango dira finalaurrekoak.

 

Martxoak 3

Martxoak 9

Martxoak 10

ATARRABIA, Kultur Etxea, 17:30

ETXARRI ARANATZ, Kultur Etxea, 17:30

 

 LESAKA, Kultur Etxea, 17:30

Saats Karasatorre Martinez

Julio Soto Ezkurdia

Joanes Illarregi Marzol

Eneko Lazkoz Martinez

Xabier Terreros Gartzia

Josu Sanjurjo Altzuri

Sarai Robles Vitas

Julen Zelaieta Iriarte

Xabat Illarregi Marzol

Aimar Karrika Iribarren

Diego Riaño Barroso

Alazne Untxalo Erregerena

Xabi Maia Etxeberria

Iker Gorosterrazu Elizagoien

Saioa Alkaiza Guallar

Joana Ziganda Olano

Iban Garro Alzuri

Eneko Fernandez Maritxalar

 

www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke saio guztietarako sarrerak. Atarrabiako sarrerak, gainera, Karrikaluzen erosi daitezke (astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:00etara), Etxarri Aranatzen Xapatero tabernan, eta Lesakan okindegian. Saioen egunean bertan, gainera, zabalik izanen dira hiru aretoetako leihatilak, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurre-salmentako sarrera guztiak bukatu ez badira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun