Korrikaren harira bilerak egiten hasiko dira eskualdean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 21a, 19:00
Korrikaren prestakuntzan hasiak dira.

Ortzegun honetan bilduko da lehen aldiz Malerrekako batzordea Elgorriagako elkartean

Aurten eginen den 21. Korrika eskualdetik pasako da apirilaren 8an. Data hurbiltzen ari den heinean, eskualdeko Korrika Batzordeak martxan jarri dituzte eta lehenbiziko hitzorduak ere paratu dituzte. Ortzegun honetan Elgorriagako elkartean bilduko da Malerrekakoa. Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak lantaldea osatzeko bilkuran parte hartzeko deia egin du urtarrilaren 24an, ortzegunean, 19:00etan. Bilera irekia izanen da, hots, nahi duenak parte hartu ahal izanen du. 

Bortzirietako batzordea urtarrilaren 31n, ortzegunean 19:00etan elkartuko da Berako Beralandetan; Urdazubi-Zugarramurdiko batzordea otsailaren 1ean, ortziralean 19:30ean Zugarramurdiko Akelarre elkartean eta Baztango batzordea otsailaren 7an, ortzegunean 19:00etan Elizondoko Suinki euskaltegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun