Eskaria ikusirik, hasieran mendi bizkiletarekin hasiko dira «eta lasterketetan parte hartzen duten neska-mutilak txirrindularitza eskolan izena ematera animatuko ditugu» diote.
Irailean bi topaketa
Hasteko, irailerako bi topaketa antolatu dituzte. Hilaren 9an, Baztandarra taldearen eta Elizondoko Herriaren eskutik, igandean Elizondon dute hitzordua. 17:00etan abiatuko dira, Txokotoko zubitik. Irailaren 15ean, berriz, Beran elkartuko dira, 16:30ean, Matzada futbol-zelaitik.
Bi topaketetarako mailak eta distantziak honakoak dira: haurrek (2004/2005ean jaioak) 6 km; kimuek (2006/2007) 4 km; benjaminek (2008/2009) 2 km; eta aurrebenjaminek (2010etik aitzinera jaiotakoak) itzuli bat.