Lizaietako I. Azienda Feria izanen dute irailaren 1ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko abu. 24a, 08:18

Bazkariko txartelak Lizaietako ostatuan, Hordago ostatuan edo Elutsan eros daitezke, abuztuaren 28a arte

Irailaren 1ean, larunbatean, Lizaietako I. Azienda Feria izanen dute Lizaietako zelaian (Etxalar-Sara). 08:00etatik aitzinera hasiko da feria eta 14:00etan bazkarian bilduko dira. Bazkariko txartelak Lizaietako ostatuan, Hordago ostatuan eta Elutsa ostatuan daude salgai, abuztuaren 28a arte.

 

Entsalada, aretze errea eta kafea 15 euro ordaindu beharko dira eta epez kanpo apuntatzen direnek bortz euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Bazkarian txartela aurkeztu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun