Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Ionek 20-12 irabazi zieten Urriza eta Joxe Etxeberria III.a doneztebarrari. Hauek, tantoa berdinarekin, 20-12 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Barrenetxea IVari eta azkenik, hauek 20-13 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Ioni. Hortaz, hiru bikoteek partida bana irabazi zuten, baina tanto bakarraren aldeagatik, Ezkurra II.ak eta Ionek irabazi zuten Hendaiako jardunaldia.
Gauzak honela, aurrelarien sailkapenaren buruan Xanti Uterga doneztebarra dago, hamar garaipenekin. Urrizak eta Ezkurra II.ak zazpina dituzte. Atzelarien artean aldeak nabarmenagoak dira: Barrenetxea IV.ak 12 garaipen ditu, Ionek 8 eta Etxeberria III.ak 4.
Nazioarteko Erremonte Zirkuituaren bederatzigarren jardunaldia Baionan jokatuko dute irailaren 16an.