Aritz Juanenea izan da Nazioarteko erremonte zirkuituko Donostiako jardunaldiko onena

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 6a, 10:59

Juanenea Urrizari nagusitu zitzaion Donostian eta epaileen akats bategatik ez zion Ezkurra II.ari ere irabazi.

Ionekin batera 20-17 irabazi zien Urriza eta Etxeberria III.ari ella 19-20 galdu zuen Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.aren kontra, polemika eta guzti 

Nazioarteko erremonte zirkuituko jardunaldia hartu zuen igandean Donostiako Atano III.a pilotalekuak. Bi partidetatik bat irabazi bazuen ere, itxura bikaina eman zuen Uterga ordezkatu zuen Saldiasko Aritz Juaneneak. Epaileen akats batengatik ez zituen bi partidak irabazi.

 

Juaneneak eta Ionek 20-17 irabazi zieten Urriza eta Etxeberria III.ari eta azkeneko tantoan epaileen akats batengatik, 19-20 galdu zuten Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.aren kontra. Josetxo Ezkurrak azken jokaldian egindako hormabikoa kontrakantxan ikusi zuten ikusle gehienek, baina epaileek ontzat eman zuten. Ezkurra II.ak eta Barrenetxeak Urriza eta Etxeberriaren kontrako partida ere irabazi zuten, 20-18.

Gaur bertan segida izanen du Nazioarteko Erremonte Zirkuituak Hendaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun