Omenaldia, final nagusia baino lehen egin zioten Koteto Ezkurrari, 1990ean debuta egin zuen Euskal pilotalekuan. Ilobak aurreskua dantzatu zion eta Koteto Ezkurrak berak bota zuen finaleko sakea erabakitzeko txapa. Iruñeko peñek ere hainbat opari eman zizkioten hunkitua ageri zen Koteto Ezkurrari.
Finalari dagokionez, 18-16kora bitarte berdindua joan zen, baina hortik aitzinera errazago nagusitu ziren gorriak, Josetxo Ezkurra II.a eta Endika Urrutia. 21-17, 24-18, 30-21, 32-25 eta 36-28 irabazten joan ondotik 40-29 irabzi zuten azkenean. Endikak bortz tanto egin zituen sakearekin eta sei piloteoan. Finaleko onena izan zen saldiastarra. Ezkurra II.ak ere 15 tanto egin zituen eta Juaneneak 11.
Eloy eta Azpiroz txapeldun promesa mailan
Promesa mailan ere txapela Doneztebera ekarri zuen Eloy Garcia gazte hasi berriak. Azpirozekin bikote eginez 40-21 irabazi zieten Etxarri eta Martirenari. Azpiroz jaun eta jabe izan zen eta aldea ezarri zuen eta Eloy ere arras seguru ibili zen.