Naroa Iturain eta Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga eta Ruiz de Larramendi dira finalera sailkatuak. Naroa Elizaldek, Arrate Bergarrarekin bikote eginda, Andrea Aldaregia eta Maite Tolosaren aurka jokatuko du, hirugarren postuaren bila.
Finala eta hirugarren eta laugarren postua Labrit pilotalekuan jokatuko dituzte
Emakumezkoen I. San Fermin Torneoa jokatzen ari dira hamabi emakumezko, tartean Naroa Elizalde zubietarra. Hilaren 1ean jokatu zituzten lehen kanporaketak, Lesakan. Finala eta hirugarren eta laugarren postua, berriz, larunbatean, uztailaren 14an, jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:30ean.
Naroa Iturain eta Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga eta Ruiz de Larramendi dira finalera sailkatuak. Naroa Elizaldek, Arrate Bergarrarekin bikote eginda, Andrea Aldaregia eta Maite Tolosaren aurka jokatuko du, hirugarren postuaren bila.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.
Izan zaitez harpidedun