Leitzan, Elizondon eta Beran bina haur hartuko dituzte eta Erratzun, Arizkunen eta Donezteben bana. Horretaz gain, osasun arreta jasotzeko Elizondon joan den urtetik dagoen Saharako bertze neskatiko bat ere bada.
Saharaztan elkarteak urteak daramazki saharar herriari bere elkartasuna eta laguntza eskaintzen, eta Oporrak Bakean proiektua izaten da bere egitasmo nagusia. Honi esker, urtero saharar haurrak Baztan-Bidasoko familietara ekartzen dituzte udako bi hilabeteak pasatzera. Bi helburu nagusi ditu Oporrak Bakean egitasmoak: batetik, basamortuko udako egoera latzetik umeak atera eta oporrez gozatzeko aukera eskaintzea eta bertzetik, elikadura osasungarria eta mediku arreta ematea.
Honela, hilabete hauetan jarduerak izaten dituzte. Bertzetik, ume guztiak Osasun zentruetako Pediatria zerbitzutik pasatuko dira mediku azterketak egitera eta txertoen egutegia (kanpamenduekin batera koordinatuta) eguneratuta eramateko. Azterketa horiek prebentziorako balio dute, baina sintomaren bat hautemanez gero, ahalik eta lasterren sendatze-osatze bidean jarriko dira. Udako egonaldian zehar hainbat osasun-arazo hauteman daitezke, eta horietako batzuk tratatu ezean, etorkizunean arazo larria izan daitezke haurrarentzat. Eguneroko elikadura osasuntsua eta garbitasun ohiturak ere bermatzen saiatzen dira.