Saharako haurrak ekartzeko eskualdeko 33 jatetxetan otorduak zozketatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 29a, 10:25

Zenbaki saridunak jakinarazi dituzte eta bi hilabeteko epea izanen da saria jasozeko 

2018ko udan Saharako haurrak Baztan-Bidasoaldera ekartzeko laguntza moduan, aurten ere bi pertsonentzako afariak edo bazkariak zozketatu ditu Saharaztan, Baztan-Bidasoko Saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak. 33 jatetxek bat egin dute Saharaztanen ekimenarekin. Bi hilabeteko epea izanen dute saridunek otordua egiteko eta horretarako, jatetxera joan baino lehen deitu egin behar da eta otordua egin baino lehen saritutako txartela erakutsi beharko dute.

Hauek dira zenbaki saridunak:

  1. Beola (Almandoz), 2.443
  2. Aterpe (Arantza), 0802
  3. Pabloenea (Arantza), 0642
  4. Ordoki erretegia (Arizkun), 1.745
  5. Bixta-Eder (Arizkun), 4.058
  6. Beintzako Ostatua (Beintza), 3.078
  7. Errekalde (Bera), 4.152
  8. Xuga (Bera), 1.575
  9. Zalain (Bera), 3.363
  10. Iratxo (Donamaria), 3.834
  11. Belarra (Doneztebe), 1.150
  12. Elbeteko Posada (Elbete), 4.210
  13. Hilarion (Elgorriaga), 3.329
  14. Galarza (Elizondo), 3.956
  15. Eskisaroi (Elizondo), 4.440
  16. Itzalargikoborda (Elizondo), 1.855
  17. Kastonea (Erratzu), 1.117
  18. Elutsa (Etxalar), 0239
  19. Herriko Ostatua (Etxalar), 0518
  20. Fransene (Gartzain), 0733
  21. Olari (Irurita), 1.444
  22. Altxunea erretegia (Ituren), 0192
  23. Tresanea (Ituren), 1.697
  24. Herriko Ostatua (Ituren), 3.681
  25. Aurtizko Abarun aterpea (Aurtitz), 2.167
  26. Kattalin (Legasa), 1.067
  27. Larraldea Sagardotegia (Lekaroz), 0468
  28. Etxebertzekoborda (Lekaroz), 0361
  29. Linddurrenborda Sagardotegia (Lesaka), 2.870
  30. Urgain (Oronoz-Mugairi), 3.654
  31. Ariztigain kanpina (Sunbilla), 4.355
  32.  Bustitz (Sunbilla),  1.574
  33. Graxiana Aterpea (Zugarramurdi), 3.382

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun