Lehenbiziko finalerdian, hasieran aitzinetik ibili ziren saldiastarrak (6-12, 9-16 eta 21-27), Endikaren nagusitasunari esker. Baina hor lasaitu zen Garces eta Urriza jokoan sartzen hasi zen eta bigarren zatian agindu zuen.
Bigarren finalaurrekoan Zubiri goizuetarra nabarmendu zen. Uterga bere mailan aritu zen, ongi, Barrenetxea bezalaxe. Segurola ez zen hain ongi ibili.
Beraz, apirilaren 28an jokatuko dute finala Galarretan Urriza eta Garcesek, Xanti Uterga eta Aritz Zubiriren kontra.