Belate eta Almandozko tunelen egokitze lanak irauten duten bitartean Nafarroako Gobernuak proposatu dituen neurrien berri eman zen. Horietako batzuk aitzinetik iragarriak daude, bertze batzuk Foruzaingoak proposatu ditu eta bertze neurri batzuk osagarriak dira.
Aitzinetik iragarritako neurrien artean daude trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratzea eta horretarako errepide hori egokitzeko lanak egitea. Heldu den astean hasiko omen dira egokitzapen lan horiekin.
Foruzaingoak proposatutako neurriak
Foruzaingoak honako neurri hauek proposatu ditu:
- NA-1210 errepidea egokitzea eta Irunerako norabidean aitzintzeko debekua ezartzea.
- Informazio panelak eta kartelak jartzea (malda luzea dela adieraziz)
- Gelditzeko lekuak prestatzea eta hurbilen dauden galgatze-pistetarako distantzia adierazten duten seinaleak jartzea.
- Poliziaren presentzia handitzea.
- Ibilgailu zehatz batzuen harat-honata mugatzea (garraio bereziak bakarrik gauez, kirol probak debekatzea, merkantzia arriskutsuak hasiera batean gauez bakarrik, bizikletak debekatzea).
- Garabi astunen empresa baten zerbitzua, arazoren bat duten ibilgailuak kentzeko.
- Mendatearen aitzinetik azken gasolindegiaren abisua ematen duen informazio-seinaleak.
Neurri osagarriak
Trafikoaren mugatzea NA1210 errepidean egunez (06:00-22:00). Matrikula bakoitiak eta bikoitika bereziko dira eta txandaka ibiltzen ahalko dira. Txandak asterokoak izatea ere aztertzen ari da Gobernua. A15 autobia izanen da ordezko bidea eta gauez ibiltzeko aukera ere izanen da. Alde horretatik, ibilgailu astunen A15eko peajea bere gain hartuko luke Gobernuak, lanek irauten duten bitartean.