Baztan futbol talde nagusiak galdu egin du eta Doneztebek irabazi

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko apirilaren 9a

Futbol-8an ari diren Beti Gazteko nesken 17 gol sartu zituzten gibeleratutako partidan.

Kadete mailako derbian, Beti Gazte erraz nagusitu zitzaion Gure Txokoari 

Kirol arloan eskualdeko taldeentzat asteburu murritza izan bada ere, partida garrantzitsuak ere jokatu dira. Futbol nagusien artean, Baztan futbol taldeak galdu egin du eta maila mantentzeko lana egin beharko du oraindik. Doneztebek mailaz igotzeko itxaropena mantentzeko garaipena lortu du. Kadete mailako derbian, Beti Gaztek 7-1 irabazi dio Gure Txokoari eta gainera, lidergoa hartu dute lesakarrek. Eskubaloian, gol bakarrarengatik galdu du Errekak.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

River Ega 3 – Baztan 1 (Antton Astiz)

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe 3 (Borja Arregi, Jon Sein eta Diego Armando) – CD San Andres 0

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Baztan 5 (Luis Urrutiak 2, Elur Meokik 2 eta Suchy Elias) Gazte Berriak Ansoain 3

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan jautsiera fasean

Doneztebe 1 (Unai San Miguuel) - Cantolagua 1

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako kopan

CD Kirol Sport 1 - Aurrera KE 3 (Egoitz Sanchez eta Luken Casaresek 2)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Beti Gazte 7 - Gure Txokoa 1, derbia irabazteaz gain, lidergoa hartu dute lesakarrek.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe 4 (Aimar Leatxe, Aimar Sarratea, Koldo Herrera eta Oier Agesta) – Universidad de Navarra 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe A 1 (Pello Sein) – Kirol Sport 1

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Berriozar 0 - Baztan 1 (Xuban Telletxea)

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Baztan 1 (Olaia Onsalo) – Kirol Sport 3

 

Nafarroako neskak futbol-8

Beti Gazte 17 (Izaro Iparragirrek 4, Nerea Iparragirrek 2, Irati Iriartek 2, Medhanit Igarzabal, Ane Ordokik 3, Olaia Iantzik 3, Ainara Senper eta Naroa Bertiz) – Castejon 0

 

ESKUBALOIA

Senior gizonak txapeldunen fasea

BM Uharte 20 – Erreka 19

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Arenas 31 - Toki Ona Bortziriak 41

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun