Segurtasuna eskatuz lehen bide-mozketa egin dute N-121-A errepidean

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 21a, 12:23

Arraizko Bentetan egin dute martxoaren 20an, udal ordezkariak buru direla 

Baztan-Bidasoaldeko eta N-121-A errepideak ukitzen dituen herrietako udal ordezkariek Belate eta Almandozko tuneletako lanek irauten duten zazpi hilabetetan nazioarteko trafiko astuna A-15 errepidera bideratzea eta N-121-A errepidearen erabilera debekatzea eskatu dute. Oraingoz, ez dirudi halakorik aurreikusi duenik Nafarroako Gobernuak. Segurtasuna eskatzeko lehen errepide mozketa egin dute martxoaren 20an Arraizko Bentetan eta ehun lagun inguru bildu dira, alkate eta zinegotziak buru direla,  ‘N-121-A segurtasuna; nazioarteko garraioa desbideratu’ zioen pankartarekin. Mobilizazioek segida izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun