Martxoaren 8aren inguruko lehen ekitaldiak asteburu honetarako antolatu ditu Berako Goldatz Emakume feminista taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 28a, 11:21
Hainbat ekitaldi antolatu ditu BErako Goldatz Emakume feminista taldeak.

Ortziralean mahaingurua eta larunbatean lila-jokoak eta bazkaria izanen dituzte

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta egitarau zabala prestatu du Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

 

Martxoaren 2an, ortziralean 20:30ean mahaingurua eginen dute Beralandetan, ‘Emakumeak eta kirola’ hizpide hartuta.

Martxoaren 3an, larunbatean 10:00etan Lila-Jokoak eginen dituzte Toki Ona kiroldegi aitzineko zelai gorrian (Izena emateko Katakun edo Errekalden). Egun horretan, 14:00etan emakume bazkari girotua eginen dute Zalainen. Txartelak Katakun eta Errekalden salgai daude, 18 eurotan.

 

Martxoaren 8koak

Martxoaren 8an, ‘Eskualdeko emakumeok planto!’ goiburupean greba eguna antolatu dute. Mobilizazioak eginen dituzte goizean Beran eta Elizondon eta arratsaldean Lesakan.

• 13:00etan LILAKATEA Berako Mukixu zubian.

• 12:00etan EMAKATEA Elizondon barna, musikakin alaitua.

• 13:00etan ELKA­RRE­TARATZEA Elizondoko Plazan. Ondotik, bazkari autogestionatua Gaztetxean.

• 18:30ean Emakumeen KAFE TERTULIA Lesakako Plazan.

• 20:00etan MANIFA ZARATATSUA, Lesakan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun