Igoera faseko lehen partida irabazi du Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 13a, 09:11
Igoera faseko lehen garaipena lortu du Gure Txokoak, beranduegi beharbada.

Inauteri asteburuko kirol jardunaldi murriztuan emaitza kaxkarrak lortu dituzte bertze futbil talde gehienek 

Inauterietako asteburuak aunitz murriztu du eskualdeko kirol taldeen jardunaldia. Futbolean, Baztan, Beti Gazte eta Gure Txokoako talde nagusiek eta Beti Gazteko emakumeek eta jubenilek bakarrik jokatu dute eta horien artean Gure Txokoak bakarrik lortu du garaipena. Gorengoen mailarako igoera faseko lehen garaipena izan dute, baina beharbada beranduegi dator igoera lortzeko bidean. Eskubaloian, talde nagusiek ez, baina BKT eta Errekako kadete eta infantil mailako taldeek izan dituzte partidak. Areto-futbolean, Aurrerak garaipena lortu du, baina Gure Txokoak galdu egin du.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Valle de Egues 2 – Baztan 0

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Ordizia 4 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 2 – Antigua Luberri 0 (beraien atean eta Jon Errandonea)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan 

Beti Gazte 1 (Iker Iriarte) – Vasconia 2

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailako igoera fasean 

Beti Gazte 1 – Anaitasuna 4

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Aurrera 3 – Inter Eder Kafetegia 1

Ostiko Sindikato Taberna 4 - Gure Txokoa 3

 

ESKUBALOIA

Kadete mutilak

BM Noain 29 – Erreka 39

 

Kadete neskak

BM Lizarreria 31 - Baztango BKT 19

Erreka 13 – Loyola B 27

 

Infantil neskak

Baztango BKT A atsedena.

BM Ardoi 21 – Erreka 22 

Baztango BKT B atsedena.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Teresianas 60 - Toki Ona Bortziriak 50

 

Kadete neskak

CB Oncineda B 32 - Toki Ona Bortziriak 49

 

Aurreinfantil neskak

CD Calasanz B 42 - Toki Ona Bortziriak 2005, 18

 

Minibasket mutikoak

Doña Mayor 70 - Toki Ona Bortziriak 75

 

Preminibasket neskak

Amigo B 9 - Toki Ona Bortziriak 61

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun