Inauterietako argazki lehiaketako bozkaketa-fasea zabalik da dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 15a, 14:21
Inauterietako argazki onenak sarituko ditu erran.eus atariak.

Parte-hartzaile guztien artean bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean

ERRAN.eus atariak antolaturiko inauterietako argazki lehiaketaren bozkaketa fasea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte eman daiteke bozka https://erran.eus/lehiaketa/1516371414732/vote/ atarian. Apirilaren 6an jakinaraziko dira irabazleak, eta hilabete horretan bertan eginen da sari banaketa, irabazleekin aurrez zehazturiko egun eta orduan.

 

Sari ederrak

Orain arteko lehiaketetan bezala, sari ederrak izanen dira inauterietako argazki lehiaketan ere. Epaimahaiaren saria, Nekatur Euskadiko Nekazalturismo Elkarteak eskainitako Nakatur bono orlegia izanen du saritzat (bi lagunendako bi gau eta bi gosari). Erran.eus atariko erabiltzaileek ere izanen dute bozkatzeko aukera eta erabiltzaileen saria Elgorriagako bainuetxean bi lagunendako zirkuitua eta otordua izanen dira. Azkenik, lehiaketan nahiz bozketan parte hartzen dutenen artean, bi lagunendako otordua zozketatuko da Legasako Arotxa jatetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun