Lehen faseko azken partida galdu egin dute Beti Gazteko emakumeek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko urt. 8a, 08:03
Beti Gazteko emakumeek lehen postuan bukatu dute lehen fasea, nahiz eta azken partida galdu. Aitzinetik jokatutako hameka partidak irabaziak zituzten.

Berako Gure Txokoak Gorengoen mailerako igoera faseari berdinketarekin ekin dio 

Eguberrietako atsedenaldiaren ondotik, asteburu honetakoa izan da aurtengo lehen jardunaldia diren eskualdeko zenbait futbol talderentzat. Gure Txokoako futbol talde nagusiak Gipuzkoako Gorengoen Mailara igotzeko faseari berdinketarekin ekin dio. Beti Gazteko emakumeek lehen faseko azken partida galdu egin zuten Hondarribian, aitzineko hamekak irabazi ondotik. Halere, lehenbizkoak izan dira eta txapeldunen faseari ekinen diote orain. 

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Amaikak Bat 2 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Roteta 3 - Gure Txokoa 3 (Iñaki Eskuderok 2 eta Gwendal Larque)

  

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Jonan Arbelaitz) – Touring 1

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Rotxapea CD 5 – Doneztebe 2

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Aurrera KE 3 (Egoitz Sanchez eta Jon Mattin Sukuntzak 2) – Berriozar CF 3

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Beti Gazte 7 (Aimar Igarzabalek 3, Asier Tabernak 2, Julen Urdangarin eta Aitor Pagadizabal) – Dunboa Eguzki 0

Hondarribia A 1 - Gure Txokoa 5 (Adei Villamea, Unai Garro, Andoni Telletxea, Ekai Ponbar eta Suharri Iratzoki)

 

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Hondarribia 3 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako emakumeak erregionala

Beti Kozkor – Baztan, elurrarengatik bertan behera

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun