‘Baztan-Bidasoa’ argazki liburua argitaratu du Jauregiarte elkarteak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko aza. 10a, 13:37

Baztan-Bidasoaldeko hainbat irudi eta argazki biltzen ditu liburuak.

Pello Iriarteren testu laburrekin batera, inguruko zortzi argazkilariren irudiak ageri dira 

Baztan-Bidasoa izenburupean, eskualdeko zenbait argazkilariren lanak biltzen dituen liburua argitara eman du Jauregiarte elkarteak. Zehazki, Pello Iriarteren irudi eta testu llaburrekin hornituta, Patxi Iriarte, Juan Lameirinhas, Ignacio Zaldua, Irantzu Pastor, Iñaki Atxa, Josu Inziarte, Fidel Cruz Irisarri eta Jon Martinezen argazki ikusgarriak agertzen ditu ia 200 orriko liburuak. Eskualdeko liburudenda eta jatetxetan salgai paratu dute, 30 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun