Beti Gazte nagusitu zaio Gure Txokoari kadete mailako futbol derbian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ira. 25a, 08:13
Beti Gazte eta Gure Txokoako kadeteak, partida hasi baino lehen. Lesakarrak nagusitu ziren.

Infantil mailan Baztanek irabazi zion Donezteberi eta orokorrean, asteburu kaxkarra izan da eskualdeko futbol talde nagusientzat

Futbolean, denboraldiko lehen derbiak jokatuko dira asteburuan. Lesakan, kadete mailako Beti Gazte eta Gure Txokoa aurrez aurre izan ziren larunbat eguerdian eta lesakarrak nagusitu ziren; Donezteben, infantil mailako Doneztebe eta Baztan aritu ziren eta baztandarrek lortu zuten garaipena. Futbol talde nagusien artean, Doneztebek eta Aurrerak etxean berdindu bertzerik ez dute egin eta Baztanek eta Beti Gaztek galdu. Eskubaloian, ligako lehen partidan garaipena lortu zuten Errekako senior mutilek eta galdu BKTko emakumeek.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 0 – CD Valle de Egues 2

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Mondragon 1 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa atsedena.

 

Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe 0 – Rotxapea CD 0

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 1 (Joanes Illarregi) – CD San Ignacio 1

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Baztan 1 (Luis Urrutia) – UCD Burlades 1

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Joel Prendesek 2, Joel Gil eta Jonan Arbelaitz) – Sporting de Herrera 5

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe FT 1 (Xabi Mariezkurrena) – UD Mutilvera 2

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

SD Alsasua 5 - Aurrera KE 1 (Luken Kasares)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa 8 (Ethan Garciak 4, Aimar Lekuonak 2, Mikel Irazoki eta Aleix Perosa) – Beti Ona A 1

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Beti Gazte 4 (Enaitz Arozenak 2, Mattin Lekuona eta Asier Taberna) - Gure Txokoa 1 (Iñaki Ruiz)

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan 5 (Beñat Errok 2, Mikel Ariztiak 2 eta Aritz Maisterrena) – CD Paz de Ziganda 0

Doneztebe 4 (Koldo Herrerak 2, Aimar Leatxe eta Txomin Omar) – CD Iruña 3

 

Nafarroako infantilen lehen mailan 

Doneztebe A 1 (Pello Sein) – Baztan 3 (Julen Urreaga, Aitor Iturralde eta Angel Telletxea)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 1 (Xuban Bengoetxea) – Gazte Berriak 3

CD Cantolagua 3 - Doneztebe B 1 (Enaitz Portu)

  

Gipuzkoako emakumezkoen lurralde mailan

Santo Tomas Lizeoa 2 – Beti Gazte 6

 

Nafarroako emakumeak erregionala

CD Castejon 3 – Baztan 1 (Leire Rekalde)

 

ESKUBALOIA

Mutil seniorrak ligako lehen partida

BM Burlada 28 – Erreka 30

 

Emakumezko seniorrak liga

Anaitasuna 25 – Baztango BKT 17

 

Kadete mutilak kopan

Burlada B 29 – Erreka 32

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun