Doneztebe futbol talde nagusiak kopako bigarren faserako sailkatzea lortu du

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko ira. 11a, 08:49
Baztan futbol talde nagusiak berdindu egin zuen Garesen.

Baztango jubenilek garaipenarekin eta lidergoarekin hasi dute denboraldia 

Pixkanaka hasiak dira lanean eskualdeko futbol talde nagusiak. Doneztebek irabazi egin du asteburuan eta honenbertzez, kopako bigarren faserako sailkatzea lortu du. Ligan, Baztanek eta Beti Gaztek berdinketa lortu dute etxetik kanpo. Baztango jubenilek garaipen garbiarekin hasi dute denboraldia eta honenbertzez, lehen liderrak dira Liga Nazionalean.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Gares 1 - Baztan 1 (Asier Lizartza)

 

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Touring 1 – Beti Gazte 1 (Mikel Aitor Flores)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako kopan

Doneztebe 3 (Irail Zestau, Mikel Retegik 2) – Lagunak 2

 

Nafarroako jubenilen liga nazionalean

Baztan 6 (Elur Meokik 4, Luis Urrutia eta Oscar Elortza) – Lagunak 2

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe 0 – Gazte Berriak 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun