Mailaz igotzeko lehen kanporaketa galdu du Doneztebe futbol taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 29a, 08:02

Beti Gazteko futbol-8ko neskek ezin izan zuten kopako finala irabazi Huarten. Halere, denboraldi bikaina osatu dute.

Kopako finala galdu dute Beti Gazteko futbol-8ko neskek eta finalerdia Aurrerako mutil seniorrek

Doneztebeko futbol talde nagusia mailaz igotzeko aukerarik gabe gelditu da. Donezteben 3-1 irabazi zion Falcesinori, baina itzulerakoan 3-0 galdu zuten Falcesen. Aurrera kanporatu dute kopako finalerdian. Denak ez dira berri txarrak izan futbol asteburuan. Beti Gaztek Gipuzkoako Ohorezko mailari eutsiko dio bertze urte batez. Baztanek segurtatua da Hirugarren mailara igotzeko promozioa jokatuko duela eta zuzenean igotzea ere lor dezake azken jardunaldian. Beti Gazteko futbol 8ko neskek kopako finala galdu zuten.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 3 (Oier Iantzi, Ander Ordokik 2) – Mondragon 2. Maila mantenduko du bertze urte batez Beti Gaztek.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

AD San Juan 1 – Baztan 1 (Asier Lizartza)

 

Nafarroako Preferentetik lehen maila autonomikorako igoera faseko lehen kanporaketa (itzulerakoa)

Falcesino 3 – Doneztebe 0. Nahiz eta etxean 3-1 irabazi, Doneztebek ezin izan du lehen kanporaketa gainditu eta ez du mailaz igotzeko aukerarik izanen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen maila kopako final erdia (itzulerakoa)

Cirbonero B 3 – Aurrera 2 (Jon eta Lasarte). Leitzan berdindu egin zutenez, finaletik kanpo leitzarrak.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

UCD Burlades 2 – Baztan 0

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe FT 3 (Beñat Migeltorena, Xabi Mariezkurrena eta Iñaki Maylin) – CD Amigó 2

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako final erdiak

Gure Txokoa 0 – Tolosa A 3

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopako finala

Neskak

Beti Gazte 2 (Ane Ordoki eta Olaia Iantzi) – CD Amigó 4

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun