Korrika batzordeak martxan jartzeko bilerak egiten hasiak dira Baztan-Bidasoaldean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urtarrilaren 25a

Beran urtarrilaren 26an eginen dute eta 27an Zugarramurdin 

2017arekin batera Korrikaren 20. edizioa ere hurbiltzen ari da eta jadanik lanean hasiak dira buru-belarri. Korrikarekin batera, Korrika Batzordeak martxan jartzeko momentua ailegatu da eta urtarrilean zehar hasiak dira lanean eskualdean. 

Batzorde hauetan esku bat bota nahi duen oro ongi etorria izanen da. Hona hemen ondoko hitzorduak:

 

- Bortziriak:

Urtarrilak 26, ortzeguna, arratsaldeko 19:00etan

Beran, Beralandetan

 

- Zugarramurdi-Urdazubi:

Urtarrilak 27, ortzirala, 19:00etan

Akelarre elkartean (Zugarramurdin)

 


- Baztan:

Otsailak 1, asteazkena, 19:00etan

Suinki euskaltegian (Elizondon)

 


- Malerreka:

Otsailak 7, asteartea, 19:00etan

Herriko Ostatuan (Elgorriagan)

 

Aipatzekoa da Korrikarako giroa berotzeko Korrika besta eginen dutela Irungo Ficoba erakustazokan otsailaren 11n. Xehetasunak www.korrika.eus atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun