Preso eta iheslariak etxeratze bidean jarri nahi dute langileek Ireki ekimenarekin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abe. 15a, 07:53
Baztan-Bidasoaldean lantegiz lantegi hedatu nahi dute Ireki ekimena.

Eskualdeko plataformaren aurkezpena egin dute abenduaren 14an Donezteben

Joan den urriaren 15ean Ireki plataformaren aurkezpena egin zen Donostian. Lanketa honen helburua da, langileri mugimendutik, Euskal Herriak Franziar eta Espainiar estuekin konpontzeke dauden aferei bultzada ematea, zehazki Euskal Preso Politikoen inguruan. Eskualdeko taldearen aurkezpena abenduaren 14an egin  dute Donezteben.

 

Aurkezpenean aipatu dutenez, «Euskal langileriak, beuren ordezkariekin, herri honen historian eta egoera zailetan, konpromisoz eta arduraz ekin izan du arazo desberdinen aitzinean. Euskal preso eta iheslariekin ere arduraz jokatu behar dugula uste dugu, bertze zereginen artean, gatazka konpontzeko bere biziko ekarpena egiteko potentzialitate dagoelako».

Horregatik, langileri mugimenduko militanteek, lanketa serioa egiteko konpromisoa hartu dute, «herri honek elkarbizitan behar den bezala ekiteko eragozpen nagusiena konpontzeko bidean jartzearren. Hemen aurkezten dugun ekimenari, ateak IREKI, bideak IREKI, IREKI deitzen diogu». 

Lanketa hau egiteko arrazoi franko badirela uste dute, baina 2 azpimarratu zituzten: «Nahikoa da. Alde batek konponbideko jarrera duenean bertzeak errepresio eta mendeku jarrera bertzerik ez izatea. Nahikoa da, onargaitza da. Langile mugimenduan, langile munduan, badago potentzialitatea eragiteko: Goazen aktibatzera indar hau, gatazka konpontzeko bidean eta elkarbizitzako jarrreran».

Ekimen hau lan munduan burutuko dute, lantegiz-lantegi, arloz-arlo, Baztan-Bidasoaldeko eskualde guztian, sinaduren bidez atxikimenduak pilatuz. Ekimen honen gakoa IREKI da: «IREKI espetxe eta ziegetako ateak; IREKI iheslarien euren herriratzeko bideak; IREKI errepresioa eta mendekua gainditzeko bidea, eta ezken finean; IREKI gatazka konpontzeko bidea». Irudia berriz, Giltzarrapoa izanen da.

Ekimenak ikasturtea iraunen du, orain hasi eta ekainaren 17ra arte. Erdi aldera, otsaila aldera, lanketaren berri publiko eginen dute. 

Erronka potoloa hartzen dute beraien esku esku, 150.000tik gora atxikimendu lortzeko helburuekin, «eta atxikimendu hoiek eragile sindikal, politiko eta preso eta iheslarien aldeko eragileen esku jarriko ditugu, behar den arduraz eta kudeaketa egin dezaten».

 

Erlazionatuak

Julen Mitxeltorena-IREKI

Xorroxin irratia 2016 abe 15 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun