Euskadiko bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute urriaren 8an Azkoitian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urriaren 7a

Ander Erasun eta Mieltxo Mindegiarekin batera, Oihan Larretxea ere ariko da.

Mieltxo Mindegia, Oihar Larretxea eta Ander Erasun izanen dira eskualdeko ordezkariak

Euskadiko bigarren mailako aizkora txapelketako kanporaketa jokatuko dute urriaren 8an, larunbat arratsaldeko 6etan Azkoitiko pilotalekuan (Gipuzkoan). Hamabi aizkolari ariko dira lehian, finalerako sei txartelen bila. 

 

54 ontzako hiru enbor, 60 ontzako enbor bat eta 72 ontzako enbor bat moztu beharko dute aizkolariek. Eskualdeko hiru aizkolari ariko dira finalera sartzeko lehia horretan: berriki Nafarroako bigarren mailakoa irabazi duen Mieltxo Mindegia zubietarra, Ander Erasun aurtiztarra eta Oihan Larretxea beratarra. Bertze bi aizkolari nafar (Aitor Senosiain eta Julen Kañamares), sei gipuzkoar (Jesus Mari Mujika, Luis Mari Txapartegi, Aratz Mugertza, Xabier Zaldua, Eneko Otaño eta Julen Alberdi) eta Arkaitz Jauregi arabarra ariko dira nor baino nor gehiago. Bigarren mailakoak izan arren, ez dute parte hartuko Xabier Otañok (erretiratua) eta Xabier Orbegozok (min hartua dago).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun