Hasierako faseko hiru partidak irabaziak zituzten Endika eta Ionek eta horregatik faborito atera ziren, baina hasieran espero baino oraindik errazago nagusitu ziren finalean. Txapelketa honetan aurrelari aritu ziren Endika Urrutia saldiastarra izan zen finaleko onena, gisa guztietako erremateak eginez. Gibeleko koadroetan ere Etxeberria III baino gehiago izan da Ion.
Final nagusiaz gain, bigarren mailakoa ere jokatu zuten eta Goikoetxea V eta Azpirozek 35-32 irabazi zieten Erburu eta Otanori.
Erremontearekin batera, Paz Ziganda ikastolako helduen abesbatzak ere emanaldia eskaini zuen, Nafarroan minbizia duten umeen senideak biltzen dituen ADANO elkartearen aldeko jaialdia izan baitzen. Jaialdiko sarrera doan zen, baina ADANOko boluntarioek janari produktuen bi loteen zozketarako baliagarriak diren boletoak saldu zituzten.
ADANO elkarteko sortzaile eta berriko arte Nafarroako Ospitaleko Haur Onkologia saileko buru izan den Javier Molina Garikanori ere omenaldia eskaini zitzaion.