Artzain Amerikanoen besta 10:00etan hasiko da, artzainei harrera egin eta "migas con pan"ekin egindako hamaiketakoa izanen da, fanfarre eta dantzariek alaituta. 12:00etan bi aukera izanen dituzte artzainek. Alde batetik, zendutako artzainen omenez egindako mezara joatea, Julian Gayarre abesbatzak lagunduta eta bertze aldetik, Museo etnografikora bisita egitea. 13:30ean bazkaria izanen dute, higball, musika eta zozketak. 19:30ean itzuliko dira.
X. edizioa
Ibilbidea 2005 hasi zen, Lesakan, bertako artzain taldetxo bat bildu zenean. Hori izan zen hurrengo urtean, 2006an, berriro Lesakan, ospatu zen bestaren lehen edizioa. Horregatik, 10 urte hauetan egin diren festa eta ekimen ezberdinetako argazkiak biltzen dituen egutegi bat egin dute, eta bazkide eta erakunde desberdinei banatuko diete, euren esker ona adieraziz.