Udako kontzertua eskaini du Berako Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 9a, 07:33

Berako Udal Musika eskolako ikasleek emanaldi polita eskaini zuten.

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek udako kontzertua, edo gauza bera dena, ikasturte bukaerakoa eskaini dute ekainaren 8an Berako Kultur Etxean. Urtean zehar egindako lana jendaurrean erakusteko eta ikasturtea borobiltzeko modu polita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun