Berroetako Mendekoste bestak egitarau zabalarekin datoz maiatzaren 13tik 16ra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 12a, 07:23

Berroetako plazak gainezka eginen du aurten ere, larunbateko eta igandeko herri kirol saioak ikusteko.

Egun handian herri kirol desafio ikararagarria izanen dute

Maiatzaren 13an, ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta asteleheneko zikiro eguneko zikiro eta xinger jateak bitarte, lau eguneko Mendekoste besta dotoreak prestatu dituzte Berroetan. Aurten ere, herri kirolak garrantzia izanen du. Larunbatean Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako finalak jokatuko dira eta igande arratsaldean desafio ikaragarria iragarri dute, segakarum arpanlari, aizkolari eta Baztango bi laisterkariren partehartzearekin.

 

ORTZIRALEA 13 BEZPERA

• 20:00 Suziriak bestei hasiera emateko.

• 20:30 Txopo goratzea herriko trikitilariekin. Ondotik mutil dantzak.

• 21:30 Baztan zopak eta kantu zaharrak Lami Oihu taldearekin (txa­r­telak sagai 25 euro).

• 00:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin (gan-torri autobus zerbitzua gau osoan)

 

LARUNBATA 14

HAUR ETA GAZTEEN EGUNA

• 14:00 Gazteen bazkaria Aizkoan

• 17:30 Nafarroako 4X4 sokatira finalak.

• 19:00 Iruña taldearen dantzaldia. Ondotik, Bertso-triki-poteoa (Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu ber­tsolariekin)

• 21:30 Herri afaria.

• 00:00 Dantzaldia Salaberrirekin.

 

IGANDEA 15

MENDEKOSTE EGUNA

• 10:00 Erraldoiak eta gaiteroak herrian ba­rrena

• 11:00 Meza nagusia Gaztelu abesbatzarekin.

• 12:00 Luntxa plazan eta pilota partidak.

• 17:00 Zumba topaketa.

• 18:00 desafio ikaragarria: Segalariak (Julen Gabilondo EHko txapelduna,  Jon Kanflanka Nafarroako txapelduna, Igor Esnaola Gipuzkoako txapelduna); arpanlariak (Andoni Irigoien eta Guillermo Etxenike,  Xanti Aizpurua eta Igor Esnaola); aizkolariak (Irune eta Maika Ariztegi) eta Baztango bi laisterkari.

• Ondotik dantzaldia Hauspolariekin.

• 22:00 Xinger jatea he­rriko trikitilariekin.

 

ASTELEHENA 16

ZIKIRO EGUNA

• 11:00 XLIII. Berroetako bizikleta itzulia.

• 12:00 Mus txapelketa.

• 14:00 Zikiro jatea Salaberrik alaiturik.

• 21:30 Xinger jatea kantu zaharreki.n

• 00:00 Gaixoa ni bes­tak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun