Ostiral arratsaldean Leitza Esteribarren kontra aritu zen Leitzako Amazabal pilotalekuan eta partida bakarra irabazi zuten etxekoek. Hain zuzen, alebinetan, Aitor Arraras eta Ibai Sagastibeltzak 18 eta 1 irabazi zioten Esteribarko bikoteari; infantiletan, Eñaut Goikoetxea eta Eñaut Zubirik 1 eta 18 galdu zuten; jubenil mailan, Hegoi Txoperena eta Ander Alduntzinek ere galdu egin zuten 11 eta 22, eta seniorretan, Xabi Jaunarena eta Ander Eskuderok 19 eta 22 galdu zuten.
Larunbat arratsaldean Bera eta Iruña arteko norgehiagoka jokatu zen Berako Eztegara pilotalekuan. Hemen bina partida irabazi zituzten bi herriek, baina tanteoan hobeak izan ziren hiriburukoak.
Alebinetan, Berako Unai Llucia eta Jon Pagolak 18 ea 8 irabazi zieten Iruñeko Juanena eta Leizari; infantil mailan, Berako Asier Telletxea eta Josetxo Sesék 8 eta 18 galdu zuten Iruñeko Perez eta Cuidan-ekin; jubenil mailan, Mikel Eltzaurdia eta Beñat Ordokik 1 eta 22 galdu zuten Iruñeko Garcia eta Cordonekin eta seniorretan, Beñat Mitxelena eta Jon Olaizolak 22 eta 17 irabazi zieten Iruñeko Maians eta Iruritari.
Leitza, Bera, Esteribar eta Iruñarekin batera, Zizur eta Ultzama ari dira A multzoan, lehenbiziko fasean, ekainaren 5era bitarte. Hain zuzen, heldu den ortziralean Iruñearen kontra aritzekoak dira leitzarrak Oberenan eta Bera Ultzaman ariko da larunbatean.
Multzoko bi lehenbizikoek lortuko dute finalerdietarako sailkatzea eta bertze multzoko bi lehenbizikoen kontra jokatuko dituzte finalerdiak ekainaren 18 eta 19an Labriten. Final nagusia ere Iruñeko pilotalekuan jokatuko dute uztailaren 2an.