Bidasoko Txirrindularitza Itzuliaren lehen etapa Igantzin bukatuko da maiatzaren 4an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 3a, 10:36

Steven Calderon kolonbiarra nagusitu zen joan den urtean Irrisarriko helmugan.

Irrisarri Landen izanen du helmuga asteazkenekoak eta ortzegunean eta larunbatean ere eskualdean barna igaroko da

Iaz bezala, Bidasoko Txirrindularitza Itzuliaren lehenbiziko etapak Igantziko Irrisarri Land-en izanen du helmuga maiatzaren 4an. Txirrindulariek 107 kilometro osatu beharko dituzte Irun eta Irrisarri artean, asteazkenean 14:30ean Irunetik abiatuta, Bera, Sunbilla, Mugairi, Elizondo, Mugairi, Berroeta, Zigako gaina, Irurita, Elizondo, Mugairi, Berrizaun, San Juan Xar eta Irrisarri Land (3. mailakoa, 17:05 aldera).

 

Maiatzaren 5eko bigarren etapak, ortzegunean, 123 kilometro izanen ditu eta Hendaiatik abiatuta, Bera, Mugairi, Berroeta, Zigako gaina, Irurita, Mugairi, Bera (16:30), Behobia, Irun, Lezo eta Jaizkibelgo gainaren barrena Hondarribian helmugaratuko da 17:30ean.

Ortziraleko hirugarren etapa oso-osorik Gipuzkoan barna ibiliko da eta maiatzaren 7an, larunbateko Bidasoko Itzuliko laugarren etapak ere zati bat eskualdean barna eginen du. Irunen abiatuko da 15:00etan eta Oiartzun, Aritxulegi (1. maila), Agiña (1. Maila, 15:40ean), Lesaka, Bera, Behobia, Irun, Erlaitzeko gaina (1. Maila) eta Gurutzen barna pasatu ondotik, Irungo Colon pasealekuan helmugaratuko da 17:00 aldera, 77,8 kilometroko ibilbidea osatu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun