Master txapelketaren finalerako pilotak aukeratu dituzte Utergak eta Urrizak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urt. 7a, 11:11

Xanti Uterga eta Urriza, finalerako aukeratutako pilotekin konforme.

Ilbeltzaren 9an aurrez aurre izanen dira Hernaniko Galarreta pilotalekuan

Iruñeko Javier Urrizak eta Xanti Uterga doneztebarrak VI. Master txapelketako finala jokatuko dute ilbeltzaren 9an, larunbat arratsaldean Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Errege bezperan hiruna pilota aukeratu zituzten eta gustora gelditu ziren.

Xanti Utergak aipatu zuenez, «udan erabili ohi ditugun pilotak dira eta gustora nago». Doneztebekoak “zuzenenak” aukeratu zituen eta Urrizak bakarren bat bizixeagoa ere hartu zuen «sakea aprobetxatzeko».

Urtebetean laugarren aldiz izanen dira aurrez aurre buruz buru, horietatik hirugarren finala. Joan den urteko buruz buruko txapelketa nagusian Urriza nagusitu zen eta Eguberrietako frontoi laburreko txapelketan Uterga. Doneztebeko aurrelariak udako finalean baino maila hobea ematea espero du: «Ligaxkan erraz irabazi ninduen eta finalean lan gehixeago eman banion ere, oraingoan partida hobea egitea espero dut. Frontoi luzean Urriza da faborito, baina sorpresa ematen saiatuko naiz». Urrizak, bere aldetik, faborito izateak ez duela tanturik ematen dio eta duela bi aste, frontoi laburrean jipoi ederra eman ziola Utergak.

Final guziak ezberdinak direla ados daude biak eta larunbatean, final ona egitea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!