Egia da frontoi laburrean bi erremontelari hauen arteko aldea murrizten dela, baina halere Urriza zen faborito. Utergak, ordea, ez zion inolako aukerarik eman. Sakatzerako orduan, aunitz aldatu du Utergak bere lehen kolpea eta aldea hartu duenean, dena ongi atera zaio. Hormabikoekin maisu aritu da eta izugarrizko aldea atera du (20-9). Hor izan du erreakzio ttiki bat Urrizak (21-12) baina Utergak berriz sakea hartzerakoan zuzen joan da garaipenera (30-15).
Frontoian aditzen zenez, Utergak horrela jokatuz gero, frontoi laburreko txapelketa lau aldiz irabazi zuen Urtasunek bakarrik egin dezaioke aurre. Nork daki, beharbada heldu den urtean izanen da norgehiagoka hau ikustekl aukera.
Igandeko jaialdia ADANOren aldekoa zen eta aitzinetik, Erburu eta Garcések ere 30-15 irabazi zieten Barrikart eta Otanori.