Donato Larretxea eta Arria V.aren arteko apustua abenduaren 20an jokatuko dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko abenduaren 17a

Donato Larretxea eta Xabier Orbegozo Arria V aurrez aurre izanen dira Tolosako zezen plazan. Argazkia: Xabier Trejo eta Kontraluz estudioa

Igande eguerdian hasita Tolosako zezen plazan, 24.000 euro jokatuko dituzte hogei kanaerdikora

Sei urtez erronkarik onartu gabe egon ondotik, abenduaren 20an Arria V.aren aurka lehiatuko da Donato Larretxea Tolosako  (Gipuzkoa) Zezen plazan. Eguerdiko 12etan hasiko da norgehiagoka, 24.000 euro jokoan, hogei kanaerdiko ebaki beharko dituzte. Beteranoa bata, gaztea bertzea; nafarra eta gipuzkoarra aurrez aurre. Urteak zeramatzan Larretxeak apusturik jokatu gabe eta handia da sortu den ikusmina. Are gehiago, Larretxeak hau bere azken apustua izanen dela adierazi ondotik.

 

«Azken astera arte gorputzari zukua ateratzen saiatuko naiz, baldin badut behintzat» aipatu dio TTIPI-TTAPAri Donato Larretxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun