Berako eta Doneztebeko Abesbatzek Bidasoaldeko Jaialdian parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 19a, 12:06
Berako Abesbatzakoak, ortziraleko emanaldiaren ondotik.

Asteburu osoan egin da Irunen bederatzigarren edizioa 

Berako Abesbatzak eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak Irungo Amaia antzokian urriaren 16an ospatu zen Bidasoako Abesbatzen Jaialdiaren bederatzigarren edizioko lehen saioan parte hartu zuten. Berako eta Doneztebeko abesbatzekin batera, Oiartzungo Lartaun eta Irungo Atzokoak aritu ziren.

 

Biharamonean, Irungo Betiko Ametsa, Hendaiako Gaztelu Zahar eta Hondarribiako Eskifaia abesbatzen txanda izan zen. Igandean ere izan ziren emanaldiak eta omenaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun