93 lan aurkeztu dituzte udako argazki lehiaketara

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 11a, 12:21

Urriaren 1ean emanen da irabazleen berri

Udako argazki lehiaketa antolatu du estreinakoz ERRAN.EUS atariak eta argazki hoberena egin nahian, asko izan dira argazki kameren gibelean jarri eta batean eta bertzean argazkiak atereaz ibili direnak. Irailaren 10ean bukatu zen lanak aurkezteko epea eta denera, 93 lan jaso dira. Ikusi argazkiak

 

Lehiaketan bi sari egonen dira: lehenbiziko saria epaimahai batek aukeratuko du. Irabazleak Isabako Txapatera apartamentuan 6 lagunentzat bi gaueko egonaldia eskuratuko du. Irabazlearen izena, urriaren 1ean jakinaraziko da Ttipi-Ttapa aldizkarian, Xorroxin irratian eta ERRAN.EUS webgunean.

Bigarren sariaren irabazlea berriz, ERRAN. EUSeko erabiltzaileek aukeratuko dute. Irailaren 20ra arteko epea izanen da bozka emateko aukera eta erabiltzaile bakoitzak gehienez, hiru argazkiren aldeko botoa emanez. Boto gehien lortzen dituen argazkiak, irabaziko du Berako Zalain jatetxean 4 lagunentzako otordua. Epaimahaiak aukeratutako argazki irabazlea eta erabiltzaileek aukeratutakoa argazki bera balitz, boto gehien jaso dituen bigarren argazkiak eskuratuko luke erabiltzaileen saria.

Horretaz gain, parte-hartzaileen artean, Irrisarri Landerako 2 sarrera bikoitz berezi zoz­ketatuko dira (bi pertsonentzat bina sarrera).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun