Berroetako Josu Gamio azpitxapeldun izan da Nafarroako txinga txapelketan

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 15a, 07:29

Metautengo Simon Thomas Callaghan izan zen txapeldun Sanferminetako azken herri kirol saioan

Iruñeko Sanferminetako azken herri kirol jaialdian Nafarroako gizonezkoen txinga txapelketa erabaki zen. Metautengo Simon Thomas Callaghan izan zen txapeldun, 11 plazarekin. Berroetako Josu Gamio izan zen txapeldunorde, 10 plaza eskasekin.

Zehazki, berroetarrak 9 plaza, hiru laurden eta 1,60 metro egin zituen 50na kiloko txingak esku banatan hartuta. Iberoko Adrian Berruezo hirugarren izan zen 7 plazarekin, Josetxo Urrutia leitzarra laugarren, 6 plaza eta laurden pasatxorekin, bosgarren Iruñeko Alejandro Fernandez eta seigarren Edin Villegas.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun