Senpereko Hatsa elkarteak dei egiten die beren olerkiak Hatsaren Poesia 2015 olerki bilduman agertarazi nahi duten idazle guziei. Helduen ekarpenak berantenaz urtarrilaren 31rako bidali behar dira, eskoletako haurrenak aldiz, otsailaren 22rako.
Idatziak igortzeko baliatu beharreko helbideak hauek dira: Hatsa elkartea. Oxtikenea FR 64310 Senpere, edo emailez olerkibilduma@sfr.fr
Olerki guziak, baldintza eta banaketarik gabe, liburuan, apirilaren 12an, hamazazpigarren aldikotz eginen den Hatsaren Poesia egunean publikatuak izanen dira.