Olerkiak eta margolaritzak bat eginen dute Senpereko Larraldean

TTIPI TTAPA 2012ko abu. 16a, 12:01
Erakusketan parte hartuko duten bortz artistetatik lau, Hatsa elkarteko Auxtin Zamorarekin batera. Utzitako argazkia

Abuztuaren 20tik 30era erakusketa antolatu du Hatsa Elkarteak

Senpereko Hatsa elkarteak, azken 5 urte hautan ''Maite ditugun olerkariak'' deitu saila derama, urtean zehar, olerkari ezagun edo ez ezagun batzu gomitatuz. Abuztuaren 20tik 30era bitartean Senpereko Larraldean, bost olerkari-margolari gipuzkoarren ezagutza egitea proposatu du aurten: Imanol Irigoien-Aranberri, Andoni Salamero-Alberdi, Iñaki Bastarrika, Koldo Cadierno-Lizarralde eta Koldo Goitia.

Senpereko Hatsa elkarteak, azken 5 urte hautan ''Maite ditugun olerkariak'' deitu saila derama, urtean zehar, olerkari ezagun edo ez ezagun batzu gomitatuz. Abuztuaren 20tik 30era bitartean Senpereko Larraldean, bost olerkari-margolari gipuzkoarren ezagutza egitea proposatu du aurten: Imanol Irigoien-Aranberri, Andoni Salamero-Alberdi , Iñaki Bastarrika, Koldo Cadierno-Lizarralde eta Koldo Goitia.

Imanol Irigoien-Aranberri, Altza-Donostiako poeta-tindatzaileak, Bidegorriko txoriak ...eta besteak izenburuarekin, Oiartzungo Bidegorria auzoan, «zuhaitzak hostoz biluzik agertzen diren sasoian», begiez ehiztatutako txorieri, Txinako tinta, baita akriliko/akuarelez, munduratu die, omenaldi poetiko bat.

Iñaki Bastarrika, Urretxuko idazle margolariak, bere baitan jaiotzen diren guztiak paperera ekartzen ari denak, derauka, bere margoek, osasun bidetara daramatela. Gehitzen du esanez: «Artea oso arbola sendoa da. Osagarri on, denoi!».

Andoni Salamero-Alberdi, Zumarragako abeslari olerkariak proposatzen du, Japonian eta Txinan aspaldidanik idazten ziren haikuen moduan, 17 silabeko testo egiturekin, «naturak, bere sabel emankorretik dohainik, eskaini diona, guoi ere ekartzea, gure bihotz-begien talaian jartzea».

Koldo Cadierno-Lizarralde Zumarragako Margolaria, Andoni Salameroren olerkien hitzak, margolanez eta bizitasunez nahi izan ditu sakonetik osatu. Honekin, «matxinsaltoa, hontza, arranoa, sugea, saguzarra, igela, izango ditugu, besteak beste, gure bideko protagonistak».

''Lau ispiluen'' barnean, bosgarren aurpegi bat ere agertzen da: Koldo Goitia-rena, Beasaindarra, kazetaria eta aldi berean artezalea. Maiz akuarelaz egiten ditu marrazkiak, eta gaur egunean 'gutunart' egiten duen bakanetako bat da. Adiskideei bidaltzen dizkien gutunetan inguruko txoko, eraikin edo paisaiak irudikatzen ditu, behar den astia hartuta. Eta horrela, bere lanak lagunen artean ezagutarazten ditu.

 

Eguna iragaitea abuztuaren 30ean

Erakusketaz gain, bost artista hauekin, eguna iragaitea, abuztuaren 30ean, proposatua da. Goizean 9etan ibilaldia oinez Nafarroako Gorramendi eskualdean. 13:00etan bazkaria (Izena ematea beharrezkoa da, hatsaelkartea@aol.com) Arratsaldean, 17:00etan lau artistekin elkarrizketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun