Mikel Mindegia Labaien, Ezkurran sortu eta Zubietan bizi den aizkolari haundiak bertze sari bat eskuratu du berriki. Oraingoan, Kirol Merituaren Urrezko Domina eskuratu du, Nafarroako Gobernuaren eskutik. Mindegia 35 urte luzez aritu da eta oraindik ari da aizkoran, 57 urterekin. Nafarroako txapelketa urtero ofizialki egiten hasi zenetik, zazpi aldiz irabazia du txapela, azkena iaz, 56 urterekin. Baina berak dioenez, «txapelketa ofiziala izan aurretik ere jokatzen ziren txapelketak eta horietan ere txapeldun suertatu naiz batzutan». Euskal Herriko txapeldun ere hainbatetan izan da Mindegia. Berak egindako desafio aunitz ere aski famatuak izan dira. Baina Ezkurrako aizkolariaren lana ez da soilik Nafarroa edo Euskal Herrira mugatzen.