Sutea Zulobin

Joseba eta Nerea 2006ko mai. 11a, 17:05

Joan den astebukaeran, otsailaren 17 eta 18an, Zulobi parajean sutea izan zen. Aitzineko egunetan pinuak ateratzen eta errestoak erretzen aritu ziren. Ortziral ilunabarrean haizearen eraginez itzali gabe gelditu ziren brasak indartu eta Zulobi parajea erre egin zen. Gaueko 10:30 alderak iritsi ziren Mugaireko suhiltzaileak. Berako eta Lesakako bolondresak goizaldeko 2ak arte lanean aritu ziren, sutea kontrolpean izan arte. Biharamunean ere, larunbatean, ilunabarreko 7ak aldera haize bolada fuerteak zirela eta itzali gabe gelditutako brasak berriz indartu ziren, sua eraginez. Mendiondoko bordatik 500 bat metrotara ailegatu zen sutea, nahiz eta bertakoek ez zuten arrisku unerik bizitu. Patxiku Irisarri alkateak jakinarazi digunez 24 hektarea erre dira guztira, eta erre den eremuan otea eta larrea zegoen. Sute honek ez du aparteko kalte ekologikorik eta ekonomikorik eragin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun