Zehazki, Baztan-Bidasoaldearen garapen ekonomikorako estrategikoak diren bi lan aurkeztuko dituzte. Alde batetik, Ikei Research & Consultancy, S.A. aholkularitza enpresaren laguntza teknikoarekin landu duten Baztan-Bidasoko Industria Estrategia aurkeztuko dute. Lan horretan Baztan-Bidasoko industria ehunaren erronkak eta aukerak aztertu dituzte, baita industria indartzeko jarduera ildoak proposatu ere.
Bertzetik, Enpresen Belaunaldi Erreleboari buruzko azterlana hartuko dute hizpide, Ekintza Koop. enpresak egina. Negozioen segida, belaunaldi erreleboaren beharra eta jarduera ekonomikoari eusteko aukerak aztertu dituzte lan horretan.
Aurkezpena asteazkenean, azaroaren 25ean, Cederna Garalur Elkarteak Alkaiagako industrialdean duen egoitzan eginen dute, 11:00etan. Cederna Garalurreko, IKEIko eta EKINTZA Koop.-eko ordezkariek hartuko dute parte.