Baserritarrak beraien bisita eskertzeko jan-edanak eskaini zizkieten, hurbildu ziren guztiei, tartean bertsolarien bertsoak entzunez.Itzulia akitu ondotik, plazan segitu zuen bestak, Estefi Etxebestek harri altxatzearen historiarako utzitako errekorrarekin eta herri kirol erakustaldiarekin. Udane Ostolaza, Olaia Esnaola eta Udane Perurena ariko dira harri altxatzen eta Eneko Otaño, Mikel Larrañaga eta Eneko Saralegi berriz, aizkoran. Herri bazkariarekin, bertsolariekin eta Andoni akordeoilariaren musikarekin borobildu zuten besta egun bikaina iturendarrek.