Aurten ere 6 egun bete izanen dira Sunbillan. Gaurtik hasi eta asteazkenera bitarte.
Herrian mugimendua dagoenaren seinale. Udala eta eragileak elkarrekin aritu dira antolaketan. Baditu gaurkotasunak bertzelako berriak Sunbillan ere.
Hautsak harrotu ditu bizilagunen artean Jorajuriko presa ttikia botatzeko edo eraisteko lanetan ari direlako. Herrian modu batean edo bertzean bada mugimendua eta lan eta lan ari dira herriko etxean ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.