Beintza Labaienen ere bestak izanen dira bihartik astelehenera. Egunerokoa alde batera utzi eta gustora hartzen dira herriko bestak, egun batzuz jarduera batzuen inguruan herrian bizi direnak eta kanpotik etortzen diren herritarrak ere bilduz. Bezperan sarturik, azken ukituak ematen ariko dira herrian. Baina bestez gainera herriko kontuez solastatzeko ere probestuko dugu ataltxo hau, Jon Telletxea Beintza Labaiengo alkatearekin solastatuz
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.