Lurrean eta itsasoan gozatzen du hurrengo gonbidatuak. Sortzez iruritarra bada ere, aspaldixko Donezteben bizi den Patxi Iriarte Iparrea, Mak bezala aunitzek ezagutzen duzuena, eta Zaldua argazki dendako argazkilaria, goiz honetan gurean izanen dugu. Urtetako ibilbidea du argazkigintzaren munduan eta tartean, ur azpiko argazkigintzak liluratzen du. Munduan barrena inguru aunitz bisitatu ditu, buzeatu bidenabar, ur azpiko bizitzaren berri irudietan islatuz. Lanean edo lanerako bidean aurkitu dugu Mak. Elizondon, Zaldua argazki dendan aritzen da eta gaur abiatuko diren besta hauetan ere kamera hartuta ibiliko dela seguru gaude.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.