Uztailak 30, ortzeguna
Goizean eta arratsaldean puzgarriak paratuko dituzte plazan eta 20:00etan botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa. 21:00etan zopak banatuko dituzte herriko ostatuan eta gauean musika izanen da ostatuan.
Uztailak 31, ortziralea
Goizean partxis txapelketa jokatuko dute eta arratsaldean haurrendako jokoak eginen dituzte. 19:30etik 21:30era dantzaldia izanen da Agerralderekin.
Abuztuak 1, larunbata
09:00etan gosaltzeko bilduko dira plazan eta 12:00etan herri kirol saioari emanen diote hasiera. Beti bezala, herriko gazteak eta helduak, emakumezko zein gizonezko, ariko dira. 14:30ean mahaiaren bueltan elkartu eta bazkaria eginen dute plazan. Arratsaldean dantzaldia izanen dute Agerralde musikariarekin eta 22:00etan afaria plazan. Gauean Hondarribiko elektrotxarangak alaituko ditu bazterrak.
Abuztuak 2, igandea
12:00etan harri altxatzaileen erakustaldia hasiko da. Zazpi kirolari bilduko dira: Imanol Royo Lartain, Gari Garmendia, Irati Osinaga, Udane Ostolaza, Olaia Esnaola, Estefi Etxebeste eta Udane Perurena. Arratsaldean mus txapelketa jokatuko dute herriko ostatuan eta 18:00etan Malerrekako dantzarien erakustaldia hasiko da. 19:30etik 21:00etara Agerralderekin dantzan aritzeko aukera izanen dute.
Abuztuak 4, asteartea
11:30ean meza izanen da eta ondotik, salda banatuko dute herriko ostatuan. Arratsaldean dena biltzeko geldituko dira eta arratsean afaria eginen dute plazan. Bestak akitzeko afalondoan Gaixoa Ni kantatuko dute.