Irrifar batekin hartuko zaituzte Doneztebeko Irurita Rubio Hortz klinikan eta era berean, norberaren irrifarra zaintzeko lanean ari dira. Urte aunitzetako ibilbidea du hortz klinikak. Profesional batzuen eskuetatik, erretiroa hartu ondotik, bertze lantalde baten esku dago orain hortz klinika.
Kontsulta ordua hartu dugu guk ere historia eta gaur egungo zerbitzuen berri jakiteko.
Jaione Mindegia gurekin solastatu da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.