«Tokiko artoa erein, saldu, erosi edo gaiaren inguruko bertzelako lanketaren bat egiteko gogoa» duen edozeini irekia egonen da bilera. Apirilaren 30ean bilduko dira, 18:00etatik 19:30era Malerrekako Mankomunitatean (Doneztebeko Zazpigurutze karrikan).
Edozein zalantza edo proposamen egiteko eskuragarri dago Itsasne Mendiberri Bidasoko elikadura dinamizatzailearen kontaktua: bidasoa-elikadura@cederna.es helbidea eta 674 02 47 66 telefono zenbakia.